1) Klasizismoa landu
2) Zein abesti?
EZAUGARRI SOZIO-KULTURALAK
- Mundu klasikoari begira jartzen den garaia dugu; bere izena, honen ondorioa da hain zuzen ere.
- Ordurarte erabat menderatzen zuen botere absolutoaren aurrean Ilustrazioa sortzen da.
- Ilustrazioaren ideiak honako hauek ditugu:
· Pertsona guztien berdintasuna legearen aurrean.
· Askatasun espiritual eta ideologikoa
· Erlijio guztien arteko errespetoa
· Zorionaren lorpena ezagutzaren bidez
· Natura arrazoiaren bidez menperatzea
- Orekan, proportzioan, sinpletasunean... oinarritutako perfekzioa bilatzen da.
EZAUGARRI MUSIKALAK
- Ahotsen aurrean, musika instrumentala nagusitzen da.
- Orkestari instrumentuak gehitzen zaizkio eta taldetan sailkatzen dituzte: haria, haizea eta perkusioa.
- Konpositoreen kezka FORMA da, arau finkoak ezarri artean: esaldiak argiak eta erregularrak dira.
- Polifonia desagertu egiten da melodia eta bere akonpainamentuari lekua utziz. Melodia hauetan apaindura eza, proportzioa, oreka... da nagusi.
- Tonalitate errezak bilatzen dira, maiorrak, minorrak baino gehiago erabiltzen direlarik.
