lunes, 4 de abril de 2022

*** 23. klasea (2022/04/05)

 1) Klasizismoa landu

 

2) Zein abesti?

 

 

EZAUGARRI SOZIO-KULTURALAK

 

-          Mundu klasikoari begira jartzen den garaia dugu; bere izena, honen ondorioa da hain zuzen ere.

-          Ordurarte erabat menderatzen zuen botere absolutoaren aurrean Ilustrazioa sortzen da.

-          Ilustrazioaren ideiak honako hauek ditugu:

·         Pertsona guztien berdintasuna legearen aurrean.

·         Askatasun espiritual eta ideologikoa

·         Erlijio guztien arteko errespetoa

·         Zorionaren lorpena ezagutzaren bidez

·         Natura arrazoiaren bidez menperatzea

-          Orekan, proportzioan, sinpletasunean... oinarritutako perfekzioa bilatzen da.

 

 

EZAUGARRI MUSIKALAK

 

-          Ahotsen aurrean, musika instrumentala nagusitzen da.

-          Orkestari instrumentuak gehitzen zaizkio eta taldetan sailkatzen dituzte: haria, haizea eta perkusioa.

-          Konpositoreen kezka FORMA da, arau finkoak ezarri artean: esaldiak argiak eta erregularrak dira.

-          Polifonia desagertu egiten da melodia eta bere akonpainamentuari lekua utziz. Melodia hauetan apaindura eza, proportzioa, oreka... da nagusi.

-          Tonalitate errezak bilatzen dira, maiorrak, minorrak baino gehiago erabiltzen direlarik.

No hay comentarios: