Musika modernoaren kuadernoa

 

1) Blues

  • Bluesaren jatorria eta garrantzia

Bluesaren jatorri eta garrantziari buruzko azalpenak eman:

Blues estiloa, Estatu Batuetako esklabu afrikarren  komunitateetan jaio zen eta hauen kantu espiritualetan, lan kantuetan eta “field shouters” deituriko esklabuen kexu kantetan du bere jatorria. Hauetan bezala, blues estiloan ere abeslarien sentimentuak, kezka eta nahiak adierazten dira, baina modu pertsonalago batean.
Bere musika gutxi landua zen, emozioz beteta zegoen, agertzen diren letrak oso zuzenak direlarik.

Bluesak Ipar Amerikako musika popularrean  eta mundu okzidentaleko  musikan eragin bizia izan zuen, egungo estilo komertzial guztien eta jazz musikaren jatorria izan zelarik.

  • Bluesaren egitura formala eta harmonikoa argitzen

Praktikaren ondoren antzemandako guztiak argitu eta idatzi: 

Bluesak 12 konpasetako egitura bat du, bertan ondorengo akorde segida agertzen delarik.

       I                I                 I               I         

      IV               IV               I                I        

        V               IV               I                 I  (V)

  • Blues eskala tipikoak

    Akorde batean eskala batzuk erabil daitezke melodiak edo bajuak egiteko. Adibidez:
    • Pentatonika M (do-re-mi-sol-la)
    • Pentatonika m (do-mib-fa-sol-sib)
    • Blues M (do-re-re#-mi-sol-la)
    • Blues m (do-mib-fa-fa#-sol-sib)
  •  Walking bass
  •  Beltzak dira.
  • Motibo bat asmatu. Gero errepikatu eta transposatu akordeen arabera. 
  • Blues eskala ohikoak erabili.

   Blues melodiak

1)      Isiluneak oso erabiliak dira.

2)     Swing-arekin egiten da. Beraz, bi kortxea ditugunean, lehenengoa bigarrena baino luzeagoa da (*)

3)     Antizipazio asko agertzen dira (a**)

4)     Kontratienpoak oso ohikoak dira (k***)

5)     Sinkopak ere oso ohikoak dira (s***)

6)     Hirukotxoak ere askotan agertzen dira (h***)

7) Pentatonikak eta blues eskalak motiboak asmatzeko erabiltzen dira.


 

 

2) 50. HAMARKADA

 

  1. Zer gertatzen da munduan?

50. hamarkadan, zabalkuntza ekonomiko eta kultural garrantzitsu bat ematen da.  Munduko 2. gerratea bukatu da eta nazioak suspertu nahian dabiltza. Estatu Batuak, Errusiarekin batera, potentzia handi batean bihurtzen dira. Bere eredu ekonomikoa inposatu eta Europa bere menpeko bihurtzea lortzen du. Coca-cola, disney eta kontsumo grina jartzen dira modan.

  1. Rock’n Rolla

Amerikarrak, musika mota hau  mundu osoan modan jartzen ahalegindu ziren. Baita lortu ere, musika komertzial estilo guztien aita bihurtu zelarik. Pertsonai garrantzitsuena Elvis Presley dugu, ezerezetik, mito batean bihurtzea lortu zuelarik.

Rock’n Rolla bluesetik dator. Hona hemen  bi estiloen artean ezarri ditzakegun kointzidentzi eta ezberdintasunak:

 

        Blues                                                      Rock’n Roll

·         Beltzek sortua eta erabilia                                Gehienbat zuriek erabiltzen dute

·         Tresna akustiko eta folklorikoak                       Musika tresna elektrikoak

·         Tristea eta mantsoa                                            Azkarra eta alaiagoa        

·         Espresiorako musika                                          Musika komertziala

·         12 konpasetan oinarritutako egitura (4+4+4)     4+4 egitura koadratuagoan oinarritua

·         Erritmiko eta melodikoki konplikatuagoa          Sinpleagoa eta zuzenagoa

 

60. HAMARKADA

  1. Zer gertatzen da munduan?

Egoera ekonomikoa, orokorrean,  ona da munduan. Gerrateak utzitako garai ilunak pasa dira jada. Musikaren merkatua handitu egiten da eta ez du azalpen handi edo gauza sakonik bilatzen, aisialdirako produktu bat baizik. Rock’n Rolla zaharkitua geratzen ari da eta estilo berriak bilatzen dira, hauek, bereziki Britainia Handitik etorriko direlarik. Musikak, inoiz utziko ez duen bide berri bati ekiten dio.

  1. 63. urtea

Musikaren historian urte klabe bat izango da. Hona hemen hiru arrazoi:

-        Beatles taldea arrakasta zerrendetan sartzen da, betirako POP deiturikoa modan jarriaz. Musika mota honen helburuak sinpletasuna eta publikoarengana iristea izango dira, sentimendu edo espresio bide izatea albo batera uzten duelarik.

-        Rythm & blues ilunago batean oinarrituriko kantak egiten zituzten Rolling Stones taldeak modan jartzea lortzen du. Beatles taldearen antitesia izango dira. Azken hauek beraien melodia atsegin eta errazengatik onartuak badira ere, Rolling Stones taldekoak gizarteko mutil gaiztoak bezala ikusiak izan ziren.

-        Bob Dylan eta bere folk-rocka. Estatu Batuetatik, folka musika modernoarekin nahasten du musika estilo komertzial berri bat sortuz.

  1. Beatles taldearen POPa

50. hamarkadan  Elvis musikaren ardatza izan zen bezala, 60. hamarkadan Beatles taldeak hartuko du testigutza. Historiako talderik garrantzitsuenean bihurtu ziren, eta beraien “single”ak merkatuaz guztiz jabetzen ziren (musika merkatua single-etan oinarritua zegoen). Laukotea (baxua, bateria eta 2 gitarra, hauetako batek funtzio melodikoagoa duelarik) modan jarri eta fan kontzeptuak (beatlemania) zentzu berri bat hartu zuen. Beraien musika ulerterraza, melodikoa eta asmo espresibo gutxikoa zen.

  1. 60. hamarkadako beste estilo batzuk

Aipatutako pop, folk-rock eta rythm & blues estiloez gain, baziren ere 60. hamarkadan garrantzia hartu zuten beste batzuk ere:

-        Motown diskoetxeak bultzatutako musika beltz eta soul estiloa.

-        Hiri barrenetik sortutako musikari eta Who taldeak modan jarritako Mod estiloa.

-        Divoetan bihurtzen ziren bakarlariak: Frank Sinatra, Tom Jones…

-        Pop-rock eta musika klasikoa nahasten dituen rock sinfoniko estiloa (Moody blues).

  1. 68. urtea

Musikaren historiak duen beste urte klabe bat. Gizartean aldaketa sakonak ematen dira eta gauza berriak eskatzen hasten da. Inguruan gertatzen diren gauzetaz gehiago kezkatu eta mundua hobetzen saiatzen da. Hippie mugimendua eta giza protesta handiek gazteak eta beraiekin batera gizarte osoa erakartzen dute. Pop musikak ez du balio gizarte berriaren behar eta nahiak asetzeko, sinpleegia da eta ez du gizartea hobetzeko balio. Azkenik, 68. hamarkada, pop klasikoaren zorioneko hamarkada izango da, aurrerantzean jarraituko den eredu berri bat sortzen delarik. Gauza berriak probatu, musikarekin gauzak esan eta espresatzea,  milaka gizaki elkartzen zituen kontzertu erraldoiak (Woodstock) musika eta mundua aldatu zuten.

  1. Esperimentazioa eta psikodelia.

60. hamarkadaren bukaeran, pop musikak ezarritako monotoniatik irteteko melodia, estilo, soinu, forma… berriak probatzen hasi ziren. Arraroa, originala eta ezberdina zen guztia modan jarri zen. Honi, esperimentazioa deitu zitzaion eta bertatik sortu zen rock gogorra (gitarrarekin soinuak distortsionatu eta ahots gogorragoekin abestu). Garai honetan, musikan ez ezik, bizitzaren arlo guztietan esperimentatzen zen. Drogak modan jarri ziren eta imajinazio eta ametsen mundua ihesbide bezala erabiltzen zen. Errealitatetik kanpoko mundu hauen adierazpenari psikodelia deitu zitzaion (soinu ezberdinez beteriko musika arraroa). Garai honetako talderik garrantzitsuena The Doors (Jim Morrison) izan zen.

  1. Sargento Peppers

Michael Jacksonen Thriller-ekin batera, historiako diska garrantzitsuenaren aurrean gaude. Beatles taldeak berriro ere historia egin zuen LP honekin. Orain arte, merkatuak single-ekin funtzionatzen zuen, baina Sargento Peppersek tendentzia hori aldatu eta LPa bihurtu zuen musikaren salmentarako formatu berrian. Diskaren aurkezpen eta promozioa ere berrikuntzaz beterik etorri zen, etorkizunean taldeek egingo zituzten lanen eredu bihurtu zelarik. Diskan zehar, lotura bat sumatzen da , musikarekin ere etengabeko esperimentazioa ematen delarik. Psikodeliak atzean utziko du Beatles klasikoen pop estiloa. 

 

70. HAMARKADA

  

 

  1. Zer gertatzen da munduan?

 

60. hamarkadaren bukaera eta 70. hamarkadaren hasiera, mugimendu sozial handiko garaia izango dugu, non  jendeak,  bere asaldatzea adierazteko bide berriak eskatzen zituen edo ihesbide bezala erabiltzen ziren mundu irrealak erakusten zituen. Berrikuntza handiko garaia izan zen: mugimendu sozial handiak, makrokontzertu eta festibal handien hasiera (Woodstock). Egoera honek ez zuen asko iraungo eta 70. hamarkadan mundua krisi sakon batean sartu zen.

 

  1. Krisi handia

 

6 egunetako gerrak ondorio oso txarrak izan zituen mundu osoarentzat. Arabiarrak petrolio hornidura itxi zuten eta mundua maila guztietako krisi sakon batean murgildu zen. Esperimentazioa absurdu batera iritsi zen eta diskoen garestitasuna dela eta, diskoetxeak ezin zuten talde edo estilo berrien alde egin. Krisia ez da 80. hamarkadaraino konponduko. Betiko figura handiak bakarrik funtzionatzen dute (Elvis, Sinatra, Rolling…)

 

  1. Hard rock

 

 Hau izan zen esperimentazioaren fruituetako bat. Gitarra eta ahotsarekin soinu berriak probatu, distortsioa, gogortasuna eta iluntasuna aplikatuz hard rock estiloa sortzen da. Bateriak pisu handiagoa hartzen du eta soinuak orokorrean bolumen eta gogortasun handiagoa du. Hasieratik errebindikaziorako musikan bihurtzen da, askotan backgroundetik*  sortu eta garatzen delarik.

Deep Purple, Led Zeppelín eta Black Sabbath taldeei esker, hard rocka izango da bere horretan mantendu eta arrakasta garaiak biziko dituen estilo bakarra. Talde hauek, aipatutako estiloaren sortzaile izan ziren Steppen Wolf, Iron Butterfly eta batez ere Jimmy Hendrixen testigutza hartu zuten.

 

Background: zirkulu itxietan sortzen den musika ez komertziala dugu, zein  historiako fase ezberdinen zehar, berrikuntza iturri bihurtzen den.

 

 

  1. Glam

 

Aipatu dugun bezala, 70. hamarkadan krisi ekonomiko eta artistiko handi bat jabetzen da munduaz.. Merkatu britainiar eta amerikarra bukaezineko maldan behera batean murgiltzen dira. Europatik zetorren freskurak ez zuen garatzeko aukerarik eta edozein ideia berri arriskutsuegia bihurtzen da, beragatik inongo apusturik egiten ez delarik.

Hala eta guztiz ere, musikari aire berria emango dion estilo bat sortzen da. Gay mundua nabarmentzen hasten da. Pop, rock… musika hartzen dute eta apainduriaz josten dute, musika bera baino, honen inguruan sortzen den parafernaliak garrantzi handiagoa hartzen duten arte. Makillajea, soineko distiratsu edota zentzuentzako ikusgarria den edozeren garaia da. Estilo honen ordezkari garrantzitsuenak David Bowie eta Elton John izan ziren.

  1. Generazio rocka

 

Glam estiloak, energi berri bat suposatu zuen, baina azkar gainezka egin eta berriro ere musika krisian murgildurik aurkitu zen. Glamak hasiera batean izan zuen arrakasta ikusirik, talde askok bere estetika hartu zuten, musika eta artea bigarren maila batean utziz. Gauzak honela, musika produktu erabat komertzialean bihurtu zen, itxurak dena kontrolatzen zuelarik.

Nahiz gauzak honela egon, garai honetan talde handiak aurkitzen ditugu, ABBA, Kiss edo Queen taldeak besteak beste.

 

 

  1. Beste estilo batzuk

 

 

70. hamarkadaren erdialdera beste estilo batzuk erabiltzen hasi ziren eta nahiz eta hauek gehiegizko eraginik ez izan, momentuan bizi zen egoera musikalari kolore berriak ekarri zizkion. Hona hemen adibide batzuk:

 

  • Folkrock: Santana, Woodstocketik, erreferentzia handi batean bihurtuko da.
  • BSO: musika klasikoaren eta  girotze musikaren eragina duten soinu bandak, fenomeno komertzial batean bihurtzen dira, etengabe zabalduz gaur egunera iristen direlarik (Disney, Starwars, Superman, Carros de fuego, exorzista…)
  • Reggae: Bob Marleyk Karibekoak diren erritmo eta musika hauek modan jartzea lortzen du
  • Disko: 70. hamarkadaren bukaeran, dantzarako izatearen helburua duten soinu elektroniko eta erritmo errepikakorrak jartzen dira modan. Diskoteken hasiera da.Bee Geesen  “Fiebre del sábado noche” pelikulak bultzada handi bat emango dio moda honi,  80 eta 90. hamarkadan fenomeno sozial eta musikal garrantzitsuan bihurtuko delarik.
  • Musikalak: The wall, Jesucristo superstar, The cats

 

  1. Punk

 

70. hamarkadaren bukaera iristen da. Urte hauetan musika oso gutxi garatu da eta salbuespen gutxi batzuk kenduta, dirua sortzeko makina bezala bakarrik balio izan du. Baina, hamarkadaren bukaeran garapena eta bide berriak bilatu nahi duten ezinegon bat sortzen da. Bat-batean, ezarritako guztiarekin apurtu nahi duen mugimendu bat agertzenda: Punkaren garaia izan zen. Edozeinek hartu zezakeen gitarra bat eta zerbait egiteko aukera zuen (beti ere, zerbaiten kontra ekiten bazuen. Batzuk, dirua irabaztea eta dena lortu zuten). Mugimendu hau ez zuen inongo diskoetxek… bultzatu ez lagundu; gizartea izan zen honen eraikitzailea. Honela, sortu bezalaxe hil zen. Moda batean bihurtu zenean, jatorrizko zentzua galdu eta desagertu egin zen, nahiz eta gaur arte iraun duen hazi bat utzi zuen. Mugimendu honen sustatzaile handienak The clash, Ramones eta batez ere Sid Vicius izan ziren, azken hau Sex pistols taldeko liderra zelarik.

 

Klitxe

 Baliabide bat da bajuan. Eskalaren zati bat egiten da. Hori dela eta posible da fundamentalak ez erabiltzea.

C    -    C/B   -    Am  -   C/G
Do-Si-La-Sol

Adibideak: Waterloo (ABBA) edo Piano man.


SOLIAK


  •      Melodia notaz nota armonizatzen da.
  •      2 notekin edo gehiago.
    •       Itxia: Ezin da beste akordearen notak soliaren artean
    •       Irekia : Posible da. 
      •       Drop 2: Bigarren ahotsa octaba jeitsi
      •       Drop 2+4
  •      Melodiaren nota bat ez badago akordean bi gauza egin ditzakegu:
    •      Akordaren nota hirbilena pentsatu eta armonizatu nota horrekin
    •      Edo interbalo berdina egin (Hurrengo notarekin).



Arpegio ahotsa

Musika konponketa bat eratzerakoan erabiltzen den baliabide bat da. Normalean laguntza egiten duten ahotsak dira, baina melodía bat osatzeko ere balio dezakete.

Akordeko notak beti diseinu bera eginez  erabiltzea datza. Arpegio ahotsak mugimendua eta bizitasuna emango dio konponketari, harmoniak definitu eta musikari bolumena emango diolarik

 

Arpegio ahotsak eratzeko ondorengo pausoak eman ditzakegu:

  1. Diseinu melodiko bat asmatu
  2. Erritmo bat jarri
  3. Eskema paperean irudikatu eta gero momentu konkretu bakoitzean dauden akordeen notekin idatzi.
  4. Loturarik gabeko arpegio ahotsa eta loturadun arpegio ahotsa azaldu.

80. hamarkada.

 

1.      Egoera orokorra

 

Mugimendu musikal handiko garaia izan zen. 70. hamarkadako materialismoa atzean utzi eta punkaren indarraren ondorioz estilo berriak sortuko dira; aurrekoak perfekzionatu eta musika ona egiteko gogoa izango dira nagusi. Garai oparoa arlo guztietan.

Talde eta estilo berriak, ez dira punka bezain matxinatuak, baino finagoak, dotoreagoak, landuagoak musikari dagokionez

2.      New Wave ( New wave of british music)

 

70. hamarkadaren bukaeran eta 80.enaren hasieran punka desagertu egin da; bere indarra berriz geratzen diren talde handietan mantendu egingo da. Punkaren garaian, edozeinek gitarra bat hartu eta zerbait egin zezakeela esan genezake. Orain berriz, pentsamolde artistikoa duten benetako musikariak ditugu nagusi. New waveak merkatu musikalari haize berria ekarriko dio. “Fan” fenomenoak indar handia hartzen du. Diskoak saltzeaz gain, jendeak kamisetak erosten ditu, liburuak saltzen dira... Jendea kontzertuetara joaten da. Gizarteak, musika, aspaldi ez bezala bizitzen du.

Estilo musikal nagusia hard rocka izango da, hemendik aurrera heavy metal izena hartuko duelarik. Ingalaterratik etorriko da eta oraindik ere entzun egiten da. Judas Priest, Def Leppard, AC/DC, Iron Maiden... bezalako taldeen garaia da.

Hauez gain, new waveak, beste estilo batzuk ere hartzen ditu, pop musika esaterako.

3.      AOR

 

Adult Orient Rock britainiar heavyaren aurrean erreakzio bezala sortuko den estiloa dugu, hau, Estatu Batuetan emango delarik. Punkaren eragina gutxi sumatu zuten amerikarrek, teklatuen laguntzan oinarritutako musika teknikoago bat bilatu zuten. Emaitza, kalitate handia duen eta oso birtuosoa den musika bat izango da, baina heavy britainiarrak baina erakargarritasun gutxiagokoa.

Talde adierazgarrienak, Van Halen, Bon Jovi eta kontinente zaharrean egingo den kopia  Europe taldearen eskutik etorriko da (Final Countdown ikaragarriarekin).

4.      Pop berria

 

New wavea ez zen heavya bakarrik izan. POP munduak ere bere iraultza bizitu zuen: REM, Police (Pop+reaggae) eta U2 bezalako taldeek, estilo honek beti lagun izan duen materialismoa albo batera utzi eta galdera berriak igorri zizkioten munduari. Garai artistiko eta komertzial oparoa izan zen.

5.      Trash metal eta Speeda

 

Merkatu amerikarrak amerikarrentzako sortutako AOR estiloak arrakasta handia lortu bazuen ere, berehala sortu ziren kritikak. Musika bigunegia zen eta ezer gutxi esaten zuen. Ez zuen Europako estiloaren indar eta adierazkortasuna. Honen aurrean, San Franziskoko bahian, mundu osora esportatuko den  estilo berri bat sortuko da. Europako Heavya baino muturragokoa da, erritmo azkarrak eta markatuak, gitarra ozenak, ahots ilunagoak eta pisudun bateria. Ordezkari nagusiak Metallica, Megadeth, Slayer eta Sepultura izango dira. Trahsaren ondorioz, Speed Metal izeneko estilo oso azkar eta melodikoago bat sortuko da Europan (orain Power Metal bezala dugu ezaguna). Ordezkari nagusia Hellowen izango da.

6.      Thriller eta elektrofunka

70. hamarkadatik aurrera disko estiloa jarraitzaileak irabazten joango da, garaiko bizitza estiloan bere funtzionaltasuna areagotu egingo delarik. Michael Jacksonek soinu elektroniko horiek eta filosofia oinarritzat hartuko ditu eta funkaren erritmo eta doinu propioekin nahasiko ditu. Jacksonek artelan bat sortuko du, non koreografia eta interpretazioa musikarekin bat eginda agertuko diren eta historian salduena izango den diskoa produzitzen du. Bere izena Thriller da eta bere bideo musikala dantza estilo eta moda ugarien sortzailea izango da (Break dance, acid house...).

Estilo honen jarraitzaileak ditugu Madonna eta Prince.

7.      Techno eta House

70. hamarkadako musika diskoaren tendentzia eta geroago sortuko den Thrillereri jarraituz, 90. hamarkadan bizitza  menderatuko duen moda berri bat sortzen da 80. hamarkadan. Techno eta House dira. Oinarri erritmiko eta errepikakor baten gain soinu elektronikoak jarri eta egitura itxi bat osatzen da, zeinek 90. hamarkadako diskoteka giroa sortuko duen.

Technoa (bacalao) melodikoagoa  da, melodiak edo abestien aipamenak  baititu. House estiloa berriz, garapen erritmiko handietan, motibo txikien errepikapenetan eta kontraste erritmikoetan oinarritzen da.

 

90. hamarkada.

 

1.      Egoera orokorra

 

90. hamarkada, mugimendu komertzial handiko garaia izan zen. 80. hamarkadan sortutako estiloak asentatu eta hauen arteko nahasketa izango da garaiko ezaugarri nagusia. Heavyak garrantzi handia galduko du merkatuan eta disko musika izango da honen tokia hartuko duena. Pop estiloa mantendu egingo da gutxi gora behera eta amerikar musika beltza (rap, hip-hop) gero eta jende gehiagorengana iritsiko da

 

  1. Estiloen nahasketa

 

90. hamarkadan ez da apurketa bat suposatuko duen estilo edo filosofiarik egongo. Aldiz, dauden estiloak garatu eta elkar ekingo dute. Nahasketa modan jarriko da eta berez urrunak diren musika egiteko moduak elkartu egingo dira.

 

  • Heavy+Hip-hop= Red Hot Chili Peppers
  • Heavy+folk= Mago de oz
  • Pop+disco= Spice girls, Cristina Aguilera, Britney Spears
  • Pop+folk=Juan Luis Guerra, Celtas Cortos
  • Pop+Heavy=Nirvana

 

 

  1. Folkaren berragerpena

 

Folk estiloak bultzada handia izango du. Zeltiar, afrikar eta musika latinoa oso erabiliak izango dira. Askotan beste estilo batzuekin nahasiko dira eta bestetan berriz jatorrizko zentzuan erabiliko dira.

 

  1. Grunge

 

90. hamarkadako jatorrizko estilo bakarra dugu. Seattleen sortu zen, Trash eta Gun´n Rosesen heavyari erantzunez. Bertan, heavy, pop eta punk estiloek bat egiten dute gitarra “zikin” eta distortsionatuez musika melodiko bat sortzeko. Musika sakona izango da, erantzunik gabeko galdera asko planteatuko dituena eta ezerezetik 90. hamarkadako erreferentzia izango den musika gogorrenean bihurtuko da.  Kurt Cobain, Nirvanako abeslaria,  izango da musika egiteko modu honen sortzailea



No hay comentarios: