Historia kuadernoa

 Historia

Aurkibidea

  1. Musikaren sorrera


1. Musikaren sorrera

Egoera (Fitxa beteta)



 Tresnak: Sorreran eta orain


2) Erdi aroa


 


 

Teoria

3) Errenazimendua

 

Teoria 

Palestrina

 

 4) Barrokoa

-          Nahiz eta Errenazimenduan iraultza nabarmena eman, erlijioak oraindik ere garrantzi handia izango du: katolikoak eta protestanteen arteko bereizketak jarraitzen du.

-          Sozialki eta ekonomikoki gauzak berdintsu jarraitzen dute: guda, ugari, klase sozial gero eta nabarmenagoak...

-          Kultura mailan, arteak eta zientziak gorakada nabarmena ematen dute.

 

EZAUGARRI MUSIKALAK

 

-          Errenazimenduko polifoniaren aurrean, melodia eta bere akonpañamendua dira nagusi. Aipaturiko melodia, bajo batek eta askotan, idazten ez den “relleno”batek laguntzen du.

-          Ondorioz, geroz eta akorde mota gehiago erabiltzen dira, harmonia aberatsagoa eginez.

-          M eta m eskalak finkatzen dira.

-          Gero eta elementu dinamiko gehiago erabiltzen dira: matizeak, tenpoak, kontrasteak...

Musika “profesionalizatu” egiten da: honela, hemendik aurrera musiko espezializatuak garrantzi handia hartuko dute, bai eleizarentzako eta baita errege, noble...-entzat lan eginez.


5) Klasizismoa

EZAUGARRI SOZIO-KULTURALAK

 

-          Mundu klasikoari begira jartzen den garaia dugu; bere izena, honen ondorioa da hain zuzen ere (XVIII. mendea).

-          Ordurarte erabat menderatzen zuen botere absolutoaren aurrean Ilustrazioa sortzen da.

-          Ilustrazioaren ideiak honako hauek ditugu:

·         Pertsona guztien berdintasuna legearen aurrean.

·         Askatasun espiritual eta ideologikoa

·         Erlijio guztien arteko errespetoa

·         Zorionaren lorpena ezagutzaren bidez

·         Natura arrazoiaren bidez menperatzea

-          Orekan, proportzioan, sinpletasunean... oinarritutako perfekzioa bilatzen da.


EZAUGARRI MUSIKALAK 

-          Ahotsen aurrean, musika instrumentala nagusitzen da.

-          Orkestari instrumentuak gehitzen zaizkio eta taldetan sailkatzen dituzte: haria, haizea eta perkusioa.

-          Konpositoreen kezka FORMA da, arau finkoak ezarri artean: esaldiak argiak eta erregularrak dira.

-          Polifonia desagertu egiten da melodia eta bere akonpainamentuari lekua utziz. Melodia hauetan apaindura eza, proportzioa, oreka... da nagusi.

-          Tonalitate errezak bilatzen dira, maiorrak, minorrak baino gehiago erabiltzen direlarik.

Erromantizismoa

 

EZAUGARRI SOZIO-KULTURALAK

 

-          Lehengo razionalismo eta pragmatismoaren aurrean, ametsak eta ideiak dira nagusi.

-          Norberaren izaera, ingurunea eta historiaren balorazioa. Hortik dator, natura, hizkuntza, folklore eta kulturari orokorrean ematen zaion balorazioa.

-          Klasizismoaren perfekzioa arbuiatu eta Barrokoa bihurtzen dute inspirazio iturri.

-          Artistak libre dira espresio eta sormenerako. 

-          Gizartea aldatzen hasten da. Nobleziak bere pribilegioak galdu eta burgesia garrantzia hartzen hasten da.

EZAUGARRI MUSIKALAK

-          Ez dituzte klasizismoko molde perfektuak erabiltzen  beraien sentimentuak adierazteko.

-          Melodiak samurragoak, sutsuagoak, konplexuago edo arraroagoak, nota arrotzez beterikoak... bihurtzen dira.

-          Testurak trinko eta astunagoak dira: reguladoreak, matizeak, kontrasteak... asko erabiltzen dira.

-          Orkestrak handitu egiten dira.

-          Birtuosismoa modan jartzen da.

 

EGITURA MUSIKALAK  

LIED

 

-          Egitura eta armonia sinplea dituen abesti bat da.

-          Egitura binarioa edo ternarioa izaten du orokorrean.

-          Akonpainamenduak garrantzia hartzen du, melodiaren adinakoa delarik kasu askotan.

 

OPERA

-          Opera, sonoritate berrien entseiu tokian bihurtzen da.

-          Egoera ezberdinak adierazteko kromatismo asko erabiltzen dira, zenbaitetan, emaitza, tonalitatearen desagerpena delarik.

-          Jarrera ezberdineko bi konpositore nabarmentzen dira: Richard Wagner eta Giusepe Verdi.

POEMA SINFONIKOA

-          Testu batean oinarritzen den konposizioa dugu.

-          Istorio bat kontatu nahi da, soinuen bidez deskribatzen den istorio bat hain zuzen ere.

 

EZAUGARRI SOZIO-POLITIKOAK

 

 

 

-          Nazionalismoak, Erromantizismo garaian ematen den mugimendua dugu.

-          Bertan, norberak duenaren edota izan duenaren balorazioa ematen da: natura, historia, folklorea...

-          Guzti honen ondorioz, nazionalismoak sortuko dira.

 

 NAZIONALISMOA

EZAUGARRI MUSIKALAK

 

-          Musikari hauen ezaugarria, beraien aberriarekiko bereizgarria zen estilo musikal propioa sortzea zen.

-          Beraien musikari, nazional kutsua eman ahal izateko, ondorengo baliabideak erabiltzen zituzten:

 

  1. Bakoitzaren aberriko ezaugarri melódico eta erritmikoak zituen musika folklorikoa erabiltzea.
  2. Norberaren aberriko historia, ipuin eta kondairak erabiltzea opera, abesti eta poema sinfonikoak konposatzeko.

 

EGITURA MUSIKALAK

 

-          Erromantizismo garaiaren parte izanik, bertan erabiltzen ziren egitura musikal berdinak erabiltzen dituzte.

-          Une honetan, orkestarako konposaturiko musikak mailarik gorenena lortzen du.

No hay comentarios: